XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Tira! Eklipse bat izango da.

Gauza hark, benetan, zulo beltz handi bat ematen zuen zeruan eta koroe garbi eta urdin bat zeukan inguruan.

- Nola eklipse bat? Hau munduaren amaiera da.

- Baita zera ere. Zer uste duzu, munduaren bukaera, horrela, egun batetik bestera etorriko dela, ala?.

- Zer uste duzu, karta zertifikatuz abisua bidaliko dizutela ala?.

Honelaxe: Kontutan hartu halako egunetan eta halako ordutan mundua pikutara joango dela.

Italia tabernatik kamarero bat irten zen, eskuak amantal zikinean igurtziz.

Begirada bat bota zeruari eta bitan makurtu zen buruan kolpe bat eman baliote bezala.

Gauatorrez *gauator: kamisoia jantzitako emakume batek oihu egin zion balkoitik: - Deitu suhiltzaileei, Augusto.

- Eta zer esango zienat? - Esan hemen direla martzianoak, horixe esaiek, tonto arraioa. Ez al duk ikusten?.

- Baina zerikusirik ba al dute ba suhiltzaileek honetan? Agian Bum eginez uxatuko bagenitu....

- Hik deizak, deizak telefonoz, ikusiko duk nola jakingo duten zerbait egiten.